226. ALDIZKARIA - 2018ko azaroaren 22a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

NOAIN (ELORTZIBAR)

Tokiko Gobernu Batzarreko kide bat ordezkatzea

Amatasun baja bukatu eta gero, Amara Galafate Pérez Udalera itzuli denez, eta Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 2/1990 Foru Legearen 86. artikuluari eta Nafarroako Toki Entitateen Antolaketaren eta Funtzionamenduaren Erregelamenduaren gaineko 46. eta 52. artikuluei jarraikiz, legeriak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. María Carmen Casajús Pérez Noain Elortzibarko Udalaren Gobernu Batzarreko kide izatetik kentzea, 2018ko azaroaren 3tik aurrera.

2. Amara Galafate Pérez Noain Elortzibarko Udalaren Gobernu Batzarreko kide izendatzea, hori ere 2018ko azaroaren 3tik aurrera.

3. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

4. Ebazpen hau argitaratu eta biharamunean jarriko da indarrean.

Ebazpen honen kontra, errekurtso hauetako bat aurkez daiteke, hautara:

a) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioko organo eskudunari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.

b) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazten denetik hasita.

c) Berraztertzeko errekurtsoa, egintza burutu duen organoari berari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.

Noain Elortzibarren, 2018ko azaroaren 5ean.–Alkate udalburua, Alberto Ilundain Avellaneda.

Iragarkiaren kodea: L1813437