226. ALDIZKARIA - 2018ko azaroaren 22a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MENDIGORRIA

Euskararen udal ordenantza.
Hasierako onespena

Mendigorriko Udalak, 2018ko azaroaren 2an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Euskararen udal ordenantza.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatuari jarraikiz, onetsitako ordenantza jendaurrean egongo da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea aztertu eta erreklamazioak, eragozpenak edo oharrak aurkez ditzaten.

Jendaurreko epea inork alegaziorik egin gabe iragaten bada, ordenantza behin betiko onetsirik geldituko da, eta testua osorik emango da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Mendigorrian, 2018ko azaroaren 6an.–Alkatea, Iosu Arbizu Colomo.

Iragarkiaren kodea: L1813629