226. ALDIZKARIA - 2018ko azaroaren 22a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MAÑERU

Aldaketak 2018ko aurrekontuan. Behin betiko onespena

2018ko 176. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, irailaren 11n, aurrekontu-aldaketak hasiera batean onesteko erabakia. Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, aurrekontu-aldaketa horiek behin betiko onetsi eta argitara ematen dira, behar diren ondorioak izan ditzaten; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz.

Kreditu bereziak:

–1.1700.22706 partida: “Ehiza Antolatzeko Plana egitea”. Kreditu berezia, 3.239,25 eurokoa.

–1.1650.62900 partida: “Farola jartzea”. Kreditu berezia, 2.194,75 eurokoa.

–1.9200.6360001 partida: “Etenik gabeko elikadura sistema”. Kreditu berezia, 1.393,19 eurokoa.

Kreditu-gehigarriak:

–1.1532.61902 partida: “Zoladura Correo kalean”. Kreditu-gehigarria, 41.295,68 eurokoa, partidan 47.295,68 euro egiteko.

Onesten diren kreditu-gehigarrien eta kreditu berezien osotarako zenbatekoa 48.122,87 eurokoa da, gastu orokorretarako diruzaintzako gerakin likidoaren kontura finantzatzekoa.

Mañerun, 2018ko azaroaren 8an.–Alkate udalburua, Javier M.ª Zugaldía Aldaba.

Iragarkiaren kodea: L1813631