226. ALDIZKARIA - 2018ko azaroaren 22a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

ERABAKIA, Nafarroako Gobernuak 2018ko azaroaren 14an hartua, Lekarozen (Nafarroa) turismo, hotel, kirol eta egoitza proiektua, “Palacio de Arozteguía SL” enpresak aurkeztua, foru intereseko inbertsio berriz deklaratzen duena.

Nafarroako Gobernuak 2015eko ekainaren 3an hartutako erabakiak Lekarozen (Nafarroa) turismo, hotel, kirol eta egoitza proiektua, “Palacio de Arozteguía SL” enpresak aurkeztua, foru intereseko inbertsio deklaratu zuen.

Hasieran aurreikusten zen jarduera-egutegia kontuan hartuta, deklarazio honen eragina 2016k abenduaren 31ra arte luzatu zen. Proiektua tramitatzea konplexua zenez, gauzatzeko epea luzatu egin da.

Proiektu hau foru intereseko inbertsio deklaratzeko arrazoiek bere hartan irauten dutenez, bidezkoa da deklarazio hau berritzea, erabaki hau onesten denetik proiektua amaitzen den arte.

Adierazitakoarekin bat, Nafarroako Gobernuak, Garapen Ekonomikorako kontseilariak proposaturik,

ERABAKI DU:

1. “Palacio de Arozteguía SL” enpresak sustatzen duen eta Lekarozen (Nafarroan) eginen den turismo, hotel, kirol eta egoitza proiektua foru intereseko inbertsio berriz deklaratzea, Enpresa edo lanbide jarduerak abian jartzeko xedearekin administrazioa errazteko neurriei buruzko abenduaren 9ko 15/2009 Foru Legearen 4. artikuluan ezarritakoaren ondorioetarako. Deklarazio honek eragina edukiko du erabaki hau onesten denetik inbertsio proiektua amaitzen den arte.

2. Erabaki hau Nafarroako Parlamentuko Garapen Ekonomikorako Batzordeari igortzea, abenduaren 9ko 15/2009 Foru Legearen 4. artikuluan ezarritakoaren ondorioetarako.

3. Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan, eta “Palacio de Arozteguía SLri” jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2018ko azaroaren 14an.–Nafarroako Gobernuko kontseilari idazkaria, María José Beaumont Aristu.

Iragarkiaren kodea: F1813891