226. ALDIZKARIA - 2018ko azaroaren 22a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

FUNES

AR-6.3 eta AR-6.5 banaketa eremuak urbanizatzeko proiektua. Hasierako onespena

Alkatetzak aurtengo urriaren 30ean emandako Ebazpenaren bidez, hasiera batez onetsi zen AR-6.3 eta AR-6.5 banaketa eremuak urbanizatzeko proiektua, Juan Luis Sánchez Salvador arkitektoak egin eta Ignacio Terések –AR-6.3 eta AR-6.5 birzatitzeko batzordea ordezkatuz– aurkeztua, AR-6.3 eta AR-6.5 banaketa eremuen plan partzialeko determinazioak gauzatzeko. Plan partzial horren helburua zen Funesko arau subsidiarioak garatzea, banaketa eremu horietako bizitegietarako lurzoru urbanizagarriko sektoreen antolamendu zehatza eginez.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 134.5 eta 74.b) artikuluetan ezarritakoarekin bat, espedientea jendaurrean egonen da hogei eguneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara eman eta biharamunetik hasita. Udalaren iragarki-taulan ere argitaratuko da.

Epe horretan, bidezkotzat jotzen diren alegazioak aurkezten ahalko dira, eta espedientea ikusgai egonen da udal honetako Idazkaritzaren bulegoetan, jendea hartzeko orduetan, astelehenetik ostiralera, 11:00etatik 14:30era.

Funesen, 2018ko urriaren 30ean.–Alkatea, Ignacio Domínguez Martínez.

Iragarkiaren kodea: L1813482