226. ALDIZKARIA - 2018ko azaroaren 22a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

EZKABARTE

Ekonomia eta finantza plana, aurrekontu-egonkortasunerako. Onespena

Ezkabarteko Udalak, 2018ko urriaren 4an egin bilkuran, onetsi zuen ekonomia eta finantza plana, helburu duena Aurrekontu-egonkortasunari eta Finantza-jasangarritasunari buruzko 2/2012 Lege Organikoan ezarritako gastu-araua betetzea 2018ko eta 2019ko ekitaldietan, 2017ko ekitaldian ez bete ondoren.

Aurrekontu-egonkortasunari eta Finantza-jasangarritasunari buruzko apirilaren 27ko 2/2012 Lege Organikoaren 23.4 artikuluan eta Aurrekontu-egonkortasunari buruzko abenduaren 12ko 18/2001 Legea garatzeko Erregelamendua onesten duen azaroaren 2ko 1463/2007 Errege Dekretuaren 26. artikuluan ezarritakoa bete beharrez, erabakitako onespena jendaurrean egonen da, ediktua Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaraturik, aditzera emateko ez beste deusetarako.

Orobat aditzera emateko ez beste deusetarako, ekonomia eta finantza planaren kopia bat Idazkaritzan dago jendearen eskura, Batzarrak onetsi duenetik, eta hala egonen da harik eta planaren beraren indarraldia bukatu arte.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan.

Ezkabarten, 2018ko azaroaren 2an.–Alkatea, Pedro Lezaun Esparza.

Iragarkiaren kodea: L1813444