226. ALDIZKARIA - 2018ko azaroaren 22a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LIZARRA

Epatzea administrazioarekiko auzi-errekurtsoan. 242/2018 prozedura arrunta

2018ko urriaren 25ean, Iruñeko Administrazioarekiko Auzien 3. Epaitegiak errekerimendua egin dio Udal honi 242/2018 prozedura arruntean, Ruperto Mendiri Ursua, María Luisa Mendiri Ursua, Juan Jesús Mendiri Ursua, Francisco Mendiri Ursua, Tomás Dorronsoro Mendiri, María Asunción Dorronsoro Mendiri, Marina Felisa Dorronsoro Mendiri, Jose Ramon Dorronsoro Mendiri, Antonio Esteban Dorronsoro Mendiri, Silvia Dorronsoro Mendiri, María Luisa Dorronsoro Mendiri, José Luis Dorronsoro Mendiri eta José Antonio Cantos Portillo jaun-andreek jarritako administrazioarekiko auzi-errekurtsoari dagokiona. Lizarrako Udalak, José Miguel Fernández Gómez de Segurak sustatu ondoren, 2018ko ekainaren 7an hartutako erabakiaren aurka jarri zen errekurtsoa, hau da, Lizarrako Udalak Lizarrako katastroko 4. poligonoko 103., 191., 406., 408., 409., 410. eta 411. lurzatien jabeekin sinatutako hitzarmenak eta geroko eranskinak ofizioz berrikusi eta haien erabateko deuseztasuna deklaratzea onesten duen erabakiaren aurka. Hitzarmenen helburua zen Oncineda alderdian Lizarrako kirol hiria egitea.

Azaldutakoarekin bat, jasotako errekerimenduari jarraikiz, eta Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 49.1 artikuluan xedatutakoa betez, interesdunak epatzen dira prozeduran demandatu gisa ager daitezen bederatzi eguneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Lizarran, 2018ko azaroaren 8an.–Alkatea, Koldo Leoz Garciandia.

Iragarkiaren kodea: L1813641