226. ALDIZKARIA - 2018ko azaroaren 22a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ERROIBAR

Xehetasun-azterketa 4. poligonoko 960. lurzatian. Hasierako onespena

Leyre eta Javier Arraiz Gilek, Erron, 4. poligonoko 960. lurzatian, UE-18 exekuzio unitatean sustatu duten xehetasun-azterketa hasiera batean onetsi da eta Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 76. artikuluan xedatutakoari jarraikiz, espedientea jendaurrean egonen da 20 egun baliodunez, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, interesdunek aztertu eta bidezko alegazioak aurkez ditzaten.

Alegazioak Erroibarko udaletxeko Sarrera Erregistroan (Frantziako errepidea, z.g., Lintzoain, Nafarroa) aurkeztuko dira.

Erroibarren, 2018ko azaroaren 9an.–Alkatea, Enrique Garralda Erro.

Iragarkiaren kodea: L1813730