226. ALDIZKARIA - 2018ko azaroaren 22a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ERAUL

Soberako lurzatiaren deklarazioa, 17. poligonoko 117. lurzatian

Eraulgo Kontzejuak, 2018ko urriaren 4an egindako bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea 17. poligonoko 114. lurzatiaren kalifikazio juridikoa aldatzeko eta soberako lurzati deklaratzeko espedientea. Delako lurzatia kontzejuaren titulartasunekoa da eta 105,90 metro koadro ditu; 17. poligonoko 100. lurzatiarekin egiten du muga, eta hain zuzen ere, mugako lurzati horren titulartasuna duenari zuzenean besterentzea da xedea. Aldi berean, onesten da besterentzeko baldintza-agiria.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 102 eta 103. artikuluetan xedatuarekin bat, jendaurrean egonen da hilabetez Kontzejuko iragarki oholean eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean, bidezkoak juzgatzen diren erreklamazioak aurkez daitezen. Erreklamaziorik aurkeztu ezean, delako aldaketa behin betikoz onetsirik geldituko da.

Eraulen, 2018ko urriaren 25ean.–Burua, Unai Torregrosa Armendariz.

Iragarkiaren kodea: L1813678