226. ALDIZKARIA - 2018ko azaroaren 22a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

DONEZTEBE

Hiri-jarduketarako plan berezia, hirigune historikoan. Hasierako onespena

Doneztebeko Udalak, 2018ko urriaren 31n egin osoko bilkura arruntean, hasiera batez onetsi zituen Hiri-jarduketarako plan berezia, Doneztebeko hirigune historikoan, Doneztebeko Udalak sustatua.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bateginaren 72.1 artikuluan xedatua aplikatuz, espedientea hilabetez egongo da jendaurrean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita; epe horretan, interesdunek eskura izango dute espedientea udal bulegoetan, egokiak iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten.

Donezteben, 2018ko urriaren 31n.–Alkatea, Santiago Uterga Labiano.

Iragarkiaren kodea: L1813659