226. ALDIZKARIA - 2018ko azaroaren 22a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CORTES

Jendaurreko epe berria Udal Plan Orokorrarentzat

Cortesko Udalak, 2018ko azaroaren 12an egin bilkuran, erabaki zuen jendaurreko epe berri bat irekitzea Cortesko Udal Plan Orokorra bigarrenez hasiera batean onesteko erabakia hartzeko. Epe hori hilabetekoa izanen da iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik.

Jendaurrean jartzen den Cortesko Hirigintzako Udal Plan Orokorraren agiria, “Cortesko HUPa bigarrenez jendaurrean jartzeko eta hasiera batean onesteko” izenekoa, Cortesko Udalaren Gardentasun atarian dago, eta kontsulta daiteke honako esteka honen bidez:

http://cortes.sedelectronica.es/transparency/2bdaa375-2213-46a0-a578-a711d31270b0/

Orobat, aipatu agiria Cortesko Udaletxean kontsulta daiteke (Duques de Miranda plaza, 4), 11:00etatik 14:00etara.

Cortesen, 2018ko azaroaren 13an.–Alkate udalburua, Fernando Sierra Estoduto.

Iragarkiaren kodea: L1813828