226. ALDIZKARIA - 2018ko azaroaren 22a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

oltza zendea

2019. urterako karga-tasak

Udalak, 2018ko urriaren 31n egin den osoko bilkuran, xedapen zatian honako hau dioen erabakia hartu zuen:

Lehena.–Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legearen 12 eta 13. artikuluetan eta Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan eta ondokoetan xedatuari jarraikiz, ondoko karga-tasak onetsi dira 2019tik aurrera aplikatzeko.

1.1. Hiri-lurreko ondasunen gaineko kontribuzioa: Karga-tasa: %0,17.

1.2. Landa-lurreko ondasunen gaineko kontribuzioa: Karga-tasa: %0,17.

1.3. Eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zerga: Karga-tasa: %3,5.

1.4. Jarduera ekonomikoen gaineko zerga: gutieneko udal indizea, 1,30.

1.5. Hiri-lurren balio-gehikuntza:

URTEAK

KOEFIZIENTEAK

KARGA-TASA

20 urte edo gehiago

0,63

%10,00

19

0,58

%10,00

18

0,51

%10,00

17

0,36

%10,00

16

0,21

%10,00

15

0,06

%10,00

14

0,06

%10,00

13

0,06

%10,00

12

0,06

%10,00

11

0,06

%10,00

10

0,06

%10,00

9

0,06

%10,00

8

0,06

%10,00

7

0,06

%10,00

6

0,06

%10,00

5

0,06

%10,00

4

0,06

%10,00

3

0,11

%10,00

2

0,13

%10,00

1

0,13

%10,00

Urte 1 baino gutxiago

0,06

%10,00

1.6. Haurtzaindegiko zerbitzuaren tasa, haur eta hilabete bakoitzeko: (Nafarroako Gobernuak Haur Hezkuntzako lehen zikloko ikastetxeetarako onetsi dituen tarifa eta moduluak aplikatuko dira, Hezkuntza Departamentuarekin sinaturiko hitzarmenaren ondorioz).

Bigarrena.–Erabaki honek 2019ko urtarrilaren lehenean hartuko du indarra.

Hirugarrena.–Erabaki honen kontra, errekurtso hauetariko bat aurkez daiteke, hautara: a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintza egin duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita. b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko auzien Epaitegian edo Salan, bi hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita. c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aitzina.

Ororbian, 2018ko azaroaren 5ean. Alkateak, Moisés Garjón Villanueva.

Iragarkiaren kodea: L1813640