226. ALDIZKARIA - 2018ko azaroaren 22a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OLTZA ZENDEA

Aldaketa Udal Planeko determinazio egituratzaileetan,
Oltzako 9. poligonoko 154. eta 166. lurzatiei dagokienez.
Hasierako onespena

Oltza Zendeako Udalak, 2018ko urriaren 31n egin bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea Udal Planeko determinazio egituratzaileen aldaketa, Oltzako 9. poligonoko 154. eta 166. lurzatiei dagokiena. Joaquín Ignacio Mencos Doussinaguek sustatu du aldaketa.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 77.2 artikuluan 71.8 artikuluari buruz ezarritakoarekin bat, espedientea jendaurrean egonen da hilabetean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen.

Ororbian, 2018ko azaroaren 5ean.–Alkatea, Moisés Garjón Villanueva.

Iragarkiaren kodea: L1813438