226. ALDIZKARIA - 2018ko azaroaren 22a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CASTEJÓN

Planeamenduko hirigintza-hitzarmena, 1. poligonoko 83. lurzatiari dagokiona. Behin betiko onespena

Castejongo Udalak, 2018ko urriaren 26an egin osoko bilkuran, honako hau:

ERABAKI ZUEN:

Lehenbizikoa.–Ezestea José García Navascuesek aurkezturiko alegazioak, Udaleko hirigintzaren arloko legelariaren txostenean azaldutako arrazoiengatik. Txosten hori espedientean dago.

Bigarrena.–Behin betiko onestea Navarra de Suelo y Vivienda SAk aurkezturiko planeamenduko hitzarmenaren espedientea, Castejongo 1. poligonoko 83. lurzatiari dagokiona.

Hirugarrena.–Kopia bat sartzea hitzarmenen udal erregistroan.

Laugarrena.–Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Bosgarrena.–Hitzarmena sinatzeko baimena ematea Castejongo Udaleko lehen alkateordeari.

Seigarrena.–Erabaki hau interesdunei jakinaraztea.

Argitara ematen da, orok jakin dezan.

Castejonen, 2018ko azaroaren 2an.–Lehen alkateordea, Cristina Ros Ruiz.

Iragarkiaren kodea: L1813448