226. ALDIZKARIA - 2018ko azaroaren 22a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CAPARROSO

2 eta 3/2018 aurrekontu-aldaketak. Behin betiko onespena

2018ko irailaren 27an egin osoko bilkuran erabaki zen Udalaren 2018ko ekitaldiko aurrekontu orokorrean egin diren 2. eta 3. aldaketak hasiera batez onestea. Hura 2018ko 202. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urriaren 18an. Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, aurrekontuko aldaketa horiek behin betiko onetsi eta argitara ematen dira, behar diren ondorioak izan ditzaten; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz.

2/2018 AURREKONTU-ALDAKETA

Kreditu-gehigarria

GASTUAK:

PARTIDA

IZENA

ZENBATEKOA

1 2314162200

Egoitza handitzea eta egokitzea

45.200,00

BATURA

45.200,00

Finantzabideak

DIRU-SARRERAK:

PARTIDA

IZENA

ZENBATEKOA

1 60001

Lurrak besterentzea

45.200,00

BATURA

45.200,00

3/2018 AURREKONTU-ALDAKETA

Kreditu-gehigarria

GASTUAK:

PARTIDA

IZENA

ZENBATEKOA

1 3420122740

Kiroldegi eta igerilekuen kudeaketa

65.000,00

BATURA

65.000,00

Finantzabideak

DIRU-SARRERAK:

PARTIDA

IZENA

ZENBATEKOA

1 11500

Zirkulazioaren gaineko zerga

36.000,00

2 29000

Eraikuntzen, instalazioen eta obren gaineko zerga

29.000,00

BATURA

65.000,00

Argitara ematen da, aipatu legezko aginduak betetzeko asmoz, eta ohartarazten da behin betiko onespen hau aurkaratzen ahal dela bide hauetako bat erabiliz:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, Caparrosoko Udalaren Osoko Bilkurari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zuzenean Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita.

Caparroson, 2018ko azaroaren 14an.–Alkatea, Aquilino Jiménez Pascual.

Iragarkiaren kodea: L1813854