226. ALDIZKARIA - 2018ko azaroaren 22a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BERRIOZAR

Laburpena, 2018-2019 ikasturtean (2018ko uztailetik 2019ko ekainera bitarte egindako ikastaroak) euskara ikasteko laguntzen deialdiarena

Diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluetan ezarritakoari jarraituz, argitara ematen da deialdiaren laburpena; haren testu osoa Diru-laguntzen Datu Base Nazionalean kontsulta daiteke (http://www.pap.minhafp.gob.es/bdnstrans/GE/eu/index): DDBN (identifikazioa): 422091.

1. Xedea.

Deialdi honek arautzen dituen beken xedea da euskara ikasteak sortzen dituen gastuak, neurri batean, finantzatzea.

2. Eskabideen aurkezpena eta aurkeztu beharreko agiriak.

Eskabideak Udaleko Erregistroan aurkeztuko dira, atzeraezinak diren epe hauen barruan: 2018ko azaroaren 1etik 30era, eta 2019ko ekainaren 1etik uztailaren 15era.

Eskabidea sinaturik aurkeztu beharko da, honako dokumentuekin batera (originalak edo Udalak konpultsatuak):

–Ikastaroa antolatzen duen entitatearen ziurtagiria. Horrek ikastaroaren ezaugarriak azalduko ditu: ikastaroaren hasiera eta amaiera datak, maila, ordu kopurua eta kostua.

–Matrikula ordaindu izanaren bankuaren ordainagiria.

–Diru-sarrera zer banku-libretatan jaso nahi den, libreta haren lehenbiziko orrialdearen fotokopia.

–Erroldaturik ez daudenen kasuan, Berriozarren egoitza soziala duen entitate edo enpresa bateko langilea dela dioen egiaztagiria. Bertan, enpresaren eta langilearen arteko lan-harremana zein den zehaztuko da, interesdunaren lanpostua zein den eta eskatzaileak euskara ikasteko ikastaroagatik enpresak laguntzarik jasotzen ote duen.

–Beka zer ikastarorako eskatzen den, horretan egindako asistentziaren egiaztagiria, ikastegiak emana. Agiri hau behin ikastaroa amaituta aurkeztu beharko da, eta betiere 2019ko uztailaren 15a baino lehen. Asistentziak %80tik gorakoa izan beharko du, laguntzaren bigarren zatia kobratu nahi bada. Agirian bertan gainditutako maila edo mailak ere azalduko dira.

3. Zenbatekoa.

Beka matrikularen kostuaren %40 izanen da. Laguntzen zenbateko osoa Udalaren aurrekontuan deialdirako erreserbatutako diru kopurua baino handiagoa baldin bada, deialdi honetan ezarritako baldintzak bete eta onuradun direnen artean hainbanatuko da.

Berriozarren, 2018ko urriaren 29an.–Alkate udalburua, Raúl Maiza González.

Iragarkiaren kodea: L1813452