226. ALDIZKARIA - 2018ko azaroaren 22a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BASABURUA

Udal merkataritza sozietatea. Estatutuen zuzenketa

Basaburuko Udal Batzarrak Urriaren 31n onartu zuen aho batez Basaburua Basanet Elkarte Merkantilaren estatutuen zuzenketa eta erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 192. eta 197. artikuluetan, Toki Araubidearen arloan indarra duten xedapenen Testu Bategina onesten duen apirilaren 18ko 781/1986 Legegintzako Errege Dekretuaren 97. artikuluan eta Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 85.2 artikuluan ezarritakoari jarraikiz.

Basaburuan, 2018ko azaroaren 6an.–Alkatea Esther Lakasta Perez Ilzarbe.

Iragarkiaren kodea: L1813496