226. ALDIZKARIA - 2018ko azaroaren 22a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARANTZA

Alkatetza beste baten esku uztea

Toki Korporazioen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamenduko (azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren bitartez onetsi hartako) 47. artikuluan ezarritakoari jarraituz,

EBATZI DUT:

1.–Alkatea gaixotasun-bajan dagoen bitartean, bidezkoa da Alkatetzaren eginkizun guztiak Juan Miguel Almandoz Mitxelena alkateordearen esku uztea, aurtengo urriaren 19tik aurrera eta Udaleko burua gaixotasun-bajan dagoen bitartean.

2.–Eskuordetzeak ondorioak sortuko ditu dekretu honen dataren biharamunetik, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu beharko bada ere.

3.–Interesdunari jakinaraztea eta Udalbatzari horren berri ematea hurrengo bilkuran.

Arantzan, 2018ko urriaren 19an.–Alkatea, Mentxu Peña Lizarazu.

Iragarkiaren kodea: L1813495