226. ALDIZKARIA - 2018ko azaroaren 22a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARANGUREN

Hiri-jarduketarako plan berezia Mutiloako 1. poligonoko
1215. lurzatian. Hasierako onespena

Aranguren Ibarreko Udalak, 2018ko urriaren 30ean egin osoko bilkuran eta Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko 35/2002 Foru Legearen 74. artikuluan xedatua betez, besteak beste honako erabaki hauek hartu zituen:

1. Hasiera batean onestea hiri-jarduketarako plan berezia Mutiloako 1. poligonoko katastroko 1215. lurzatian, Francisco Javier Garrido Bustosek sustaturik.

2. Jendaurrean edukitzea hilabetez, Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Nafarroan editaturiko egunkarietan argitaratu ondoren, interesdunek espedientea aztertu eta erreklamazio, eragozpen edo oharrak aurkez ditzaten.

Mutiloan, 2018ko urriaren 30ean.–Alkatea, Manuel Romero Pardo.

Iragarkiaren kodea: L1813439