226. ALDIZKARIA - 2018ko azaroaren 22a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

210E/2018 EBAZPENA, azaroaren 5ekoa, Vianako Printzea Erakundea-Kulturako zuzendari nagusiak emana, “Arte eszenikoen elkarte profesionalentzako diru-laguntzak” deialdiko ebaluazio batzordea izendatzen duena.

Kultura, Kirol eta Gazteria Departamentuko kontseilariak abuztuaren 30ean emandako 30E/2018 Foru Aginduaren bidez, “Arte eszenikoen elkarte profesionalentzako diru-laguntzak” deialdia eta haren oinarri arautzaileak onetsi ziren, eta 20.000 euroko gastua baimendu zen diru-laguntza horiek emateko.

Oinarri arautzaileen 7.2 puntuan ezarritakoaren arabera, Vianako Printzea Erakundea-Kulturako zuzendari nagusiak izendatutako ebaluazio batzorde batek eginen du balorazioa.

Ikusirik Kultur Ekintza Zerbitzuak egindako txostena, non eskatzen baitu bertan proposatzen diren pertsonak izenda daitezela “Arte eszenikoen elkarte profesionalentzako diru-laguntzak” deialdiko ebaluazio batzordeko kide.

Irailaren 9ko 199/2015 Foru Dekretuan emandako ahalmenak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Behean adierazten diren pertsonak “Arte eszenikoen elkarte profesionalentzako diru-laguntzak” deialdiko ebaluazio batzordeko kide izendatzea:

–Batzordeburua: Mamen Oroz Iribarren, Kultur Ekintza Zerbitzuko zuzendaria.

–Idazkaria: Patrick Ullate García, Arte Sorkuntzaren eta Hedapenaren Ataleko teknikaria.

–Batzordekidea: Yolanda Osés Pérez, Arte Sorkuntzaren eta Hedapenaren Ataleko burua.

–Batzordekidea: Amalia Jiménez Atienza, Kultur Ekintza Zerbitzuko teknikaria.

2. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

3. Ebazpen hau interesdunei jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzan, eta aditzera ematea haren kontra bidezko dela gora jotzeko errekurtsoa jartzea, Kultura, Kirol eta Gazteriako kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.

Iruñean, 2018ko azaroaren 5ean.–Vianako Printzea Erakundea-Kulturako zuzendari nagusia, Dori López Jurío.

Iragarkiaren kodea: F1813821