226. ALDIZKARIA - 2018ko azaroaren 22a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ALLIN

Udal Planeko egiturazko aldaketa Arbeitzako UNC-4an. Hasierako onespena

Allingo Udalak, 2018ko azaroaren 5ean egindako osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea Udal Planeko egiturazko aldaketa Arbeitzako UNC-4an. Jesús Echeverría Garcíak sustatu du aldaketa, eta haren helburua da hiri-lurzoru finkatugabe gisa sailkatzea (Arbeitzako UNC-4 unitatea).

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 77. artikuluan ezarritakoa betez, espedientea jendaurrean egonen da hilabetez, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Agiri hori udal bulegoetan aztertzen ahal da, baita bidezkotzat jotzen diren alegazio guztiak aurkeztu ere, jendea hartzeko egun eta orduetan.

Amillaon, 2018ko azaroaren 8an.–Alkate udalburua, Eduardo Martinicorena Mortal.

Iragarkiaren kodea: L1813625