226. ALDIZKARIA - 2018ko azaroaren 22a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ABARTZUZA

Xehetasun-azterketa, 2. poligonoko 61. lurzatian (AA30).
Hasierako onespena

Abartzuzako Udaleko alkateak, 2018ko urriaren 19ko Ebazpenaren bidez, hasiera batean onetsi zuen xehetasun-azterketa Abartzuzako Udal Planeko 2. poligonoko 61. lurzatian (AA30), Felix Goñi Marcoteguik sustatua.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 76. artikuluan ezarritakoari jarraikiz, espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen. Jendaurreko epean inork ez badu alegaziorik aurkezten, agiria behin betiko onetsiko da, bidezko bada.

Abartzuzan, 2018ko urriaren 19an.–Alkatea, Miguel Ros Ros.

Iragarkiaren kodea: L1813691