226. ALDIZKARIA - 2018ko azaroaren 22a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

IRUÑA

Deialdia, izangai zerrenda bat hautaproben bitartez osatzeko, piano espezialitateko Musika Eskolako irakasle lanpostuan aldi baterako kontratu bidez aritze aldera, Iruñeko Udaleko Joaquin Maya Musika Eskolan gertatzen ahal diren beharrak asetzeari begira

Iruñeko Udalak, Giza Baliabideetako zuzendaritzak 2018ko azaroaren 6an emandako Ebazpenaren bidez, honako deialdi hau onetsi du:

–Deialdia, izangai-zerrenda bat hautaproben bitartez osatzeko, piano espezialitateko Musika Eskolako irakasle lanpostuan aldi baterako kontratu bidez aritze aldera, Iruñeko Udaleko Joaquín Maya Musika Eskolan gertatzen ahal diren beharrak asetzeari begira.

Deialdiaren oinarriak eskuragarri daude www.pamplona.es webgunean eta Herritarrendako Arreta bulegoetan.

Iruñean, 2018ko azaroaren 6an.–Giza Baliabideetako zuzendaria, Iñigo Anaut Peña.

Iragarkiaren kodea: L1813880