225. ALDIZKARIA - 2018ko azaroaren 21a

6. BESTELAKO IRAGARKIAK

6.1. JAKINARAZPEN EDIKTUAK

LESAKA

Prozedura exekutiboko egitateen jakinarazpena
Erreferentzia: E153000/00014/2018

Kasu bakoitzean espedientean aipatzen diren arrazoiengatik, ezin izan da egin Tributuei buruzko abenduaren 14ko 13/2000 Foru Lege Orokorreko 99. artikuluko 2. idatzi-zatian agindutako jakinarazpena. Horregatik, Foru Lege horren 99. artikuluko 4. idatzi-zatiak agintzen duenari jarraikiz, ediktu hau argitara ematen da Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta dei egiten zaie ondoko interesdunei, bulego kudeatzailera ager daitezen (Iruñeko Iñigo Arista kalea, 16-etxabea, astelehenetik ostiralera, goizeko bederatzietatik arratsaldeko ordu bietara), Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hamabost egun naturaleko epean, berak zuzenean edo behar bezala ordezkatuta, jakinarazpena jasotzeko. Eta aditzera ematen zaie ezen, epe hori betetzen denean agertu ez badira, egintza horiek jakinarazi zaizkiela ulertuko dela, ondorio guztietarako, epea bete eta biharamunetik.

Zergapekoei ohartarazten zaie: premiamenduzko prozeduraren edozein tramite jakinarazitzat jotzen denean, ez interesdunak ez haien ordezkariak agertu ez direlako, jakinarazitzat joko dela premiamenduzko prozedurak egiten diren hurrengo jarduketetan eta jardunbideetan, nahiz eta ez duten galduko beste edonoiz agertzeko eskubidea.

Administrazio-egitate horren aurka honako errekurtsoetako bat jar daiteke hautaz:

a) Berraztertzeko errekurtso, egintza eman duen organoaren beraren aurrean, hilabeteko epean, ebazpena jakinarazi eta hurrengo egunetik kontatzen hasita.

b) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiaren aurrean, hilabeteko epean, ebazpena jakinarazi eta hurrengo egunetik kontatzen hasita.

c) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Administrazioarekiko Auzien Epaitegian, bi hileko epean, ebazpena jakinarazi eta hurrengo egunetik kontatzen hasita.

Lesakan, 2018ko azaroaren 16an.–Diru-biltzaile Exekutiboa, Mikel Arrechea Lasaga.

IZENA

ESPEDIENTEA

JAKINARAZPENA

JM

CONDE RECONDO MARIA RAKEL

72667094

3034952018

CC

GARCIA FERNANDEZ MARIA EVA

52464201

3034222018

CC

GOMEZ GARCIA ALFONSO

49027363

2625662018

CC

LECUONA ARANETA SARA

15253968

2919542018

CC

MACICIOR ZUBIETA ANA ISABEL

72668764

2969382018

CC

MAIZ URRA EVA LUCIA

44136716

2958072018

CC

MUÑOZ FERNANDEZ ANDER

15251479

2919522018

CC

RETAMOSA GARCIA FRANCISCO DOMINGO

15246603

2919462018

CC

SANCHEZ SANCHEZ OSCAR

72679883

2970442018

CC

STANESCU, ION GABRIEL

Y0350645R

7030392018

DF

ZARRANZ LAGARTERA JOSE IGNACIO

15902488

2926462018

CC

Zutabeko gakoak JM (jakinarazpen mota):

CC Banku kontuak bahitzeko eginbideak, SM Lansariak eta soldatak bahitzeko eginbideak, DF Zerga itzulketak eta/edo nafarroako gobernuak aitortutako kredituak bahitzeko eginbideak, CA Kredituak bahitzeko eginbideak, RB Ondasunen eta eskubideen errekerimendua, CF Ordainketa zatikatua onartzea.

L1814090

Iragarkiaren kodea: L1814090