225. ALDIZKARIA - 2018ko azaroaren 21a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUÑA

Aurrekontu-aldaketa, partiden arteko kreditu-transferentzia bidez. Hasiera bateko onespena

Iruñeko Osoko Bilkurak, legezko den quorumarekin, partiden arteko kreditu-transferentzia bidezko aurrekontu-aldaketa onetsi zuen 2018ko azaroaren 5ean.

Indarra duten xedapenak betez, espedientea jendaurrean ikusgai egonen da Ogasuneko, Gizarte Ekonomiako, Enpleguko, Merkataritzako eta Turismoko Zuzendaritzan (Tokiko Ekonomia Jasangarriko Alorra) –Udaletxe plaza zk.g., 1. solairua, 948420206–, hamabost egun baliodunez, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aitzina. Behin epe hori iraganda erreklamazio, eragozpen-bide edo oharrik gabe, aipatutako aurrekontu-aldaketa behin betiko onetsi dela joko da. Kasu horretan, ondorio juridikorik eragiteko, hala gertatu dela argitaratu beharko da Nafarroako Aldizkari Ofizialean, behin betiko testuarekin batera.

Hori guztia argitara ematen da jende orok jakin dezan.

Iruñean, 2018ko azaroaren 8an.–Alkatea, Joseba Asiron Saez.

Iragarkiaren kodea: L1813706