225. ALDIZKARIA - 2018ko azaroaren 21a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUÑA

6. Ordenantza Fiskala, Okupatu gabeko etxebizitzen gaineko
zerga arautzen duena, aldatzea. Hasierako onespena

Udaleko Osoko Bilkurak, legezko quoruma edukita, honako erabaki hau hartu zuen 2018ko azaroaren 5ean:

1.–Hasiera batez onestea 6. Ordenantza Fiskala, Okupatu gabeko etxebizitzen gaineko zerga arautzen duena, aldatzea.

2.–Espedientea jendaurrean paratzea, aurrez Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren iragarki-taulan iragarkia argitaratuta.

Indarra duten xedapenak betez, espedientea ikusgai dago Tokiko Ekonomia Jasangarriko Alorraren Ogasuneko, Gizarte Ekonomiako, Enpleguko, Merkataritzako eta Turismoko Zuzendaritzan (Udaletxe plaza, zk.g., 1. solairua; telefonoa: 948 420 206). Jendaurreko epea hogeita hamar egun baliodunekoa izanen da, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aitzina. Behin epe hori iraganda erreklamazio, eragozpen-bide edo oharrik gabe, Okupatu gabeko etxebizitzen gaineko zerga arautzen duen 6. Ordenantza Fiskalaren aipatu aldaketa behin betiko onetsi dela joko da. Kasu horretan, ondorio juridikorik eragiteko, hala gertatu dela argitaratu beharko da Nafarroako Aldizkari Ofizialean, behin betiko testuarekin batera.

Hori guztia argitara ematen da jende orok jakin dezan.

Iruñean, 2018ko azaroaren 6an.–Alkate Udalburua, Joseba Asiron Saez.

Iragarkiaren kodea: L1813658