225. ALDIZKARIA - 2018ko azaroaren 21a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CINTRUÉNIGO

Borondatez ordaintzeko epea, 2018ko bigarren lauhilekoko ur kontsumoagatik egin beharreko ordainketari dagokionez

Raquel Garbayo Berdoncesek, Cintruenigoko Udaleko alkateak,

ADITZERA EMATEN DU:

Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Foru Legean eta 2015eko abenduaren 24ko Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratutako Uraren gaineko ordenantza fiskalean ezarritakoari jarraikiz.

2018ko bigarren lauhilekoko ur kontsumoari dagozkion tasen ordainarazpena 2018ko urriaren 19tik azaroaren 30era bitarte eginen da.

Ordainketa helbideratua duten kontratuko titularrek kargua jasoko dute esleituriko banku-kontuan; helbideratua ez dutenek ordainketa egin ahalko dute udal bulegoetan, kreditu-txartel bidez, edo La Caixako edo Nafarroako Rural Kutxako banku-bulegoetan.

Ordaintzeko epea iraganik, zorrak premiamendu-prozeduraren bidez eskatuko dira eta epe exekutiboaren errekarguak sortuko dira, baita berandutze-interesak ere, eta hala bada, izan daitezkeen kostuak.

Likidazio horien kontra, errekurtso hauetako bat aurkez daiteke, hautara:

a) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, ur kontsumoari dagokion tasa ordainarazi eta biharamunetik hasita. Hala ere, berraztertzeko errekurtsoa ezar daiteke, aitzinetik eta hautara, erabakia eman zuen organoari berari zuzendua, hilabeteko epean, aipatu tasa ordainarazi eta biharamunetik hasita; edo, bestela,

b) Gora jotzeko errekurtsoa, zuzenean Nafarroako Administrazio Auzitegian aurkeztekoa, hilabeteko epean, ur kontsumoari dagokion tasa ordainarazi eta biharamunetik hasita.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan eta ondorioak izan ditzan.

Cintruenigon, 2018ko urriaren 19an.–Alkatea, Raquel Garbayo Berdonces.

Iragarkiaren kodea: L1813402