1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.7. BESTELAKOAK
JENDAURREKO INFORMAZIOA, Murietan goi tentsioko instalazio elektrikoa jartzeko aurretiazko administrazio baimena eta eraikitzeko administrazio baimena emateari eta, zehazki, haren onura publikoa deklaratzeari buruzkoa. SAT10873 espedientea.
Sektore Elektrikoari buruzko abenduaren 26ko 24/2013 Legearen 54., 55. eta 56. artikuluetan eta abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretuaren 125. eta 144. artikuluetan ezarritako ondorioetarako, jendaurrean jartzen da Iberdrola Distribución Eléctrica SAUren eskaera, goi tentsioko ondoko instalazio elektrikoari aurretiazko administrazio baimena emateko, eraikitzeko administrazio baimena emateko, eta haren onura publikoa deklaratzeko.
a) Instalazioaren kokapena: Murieta.
b) Helburua: inguru horretako horniduraren kalitatea hobetzea.
c) Ezaugarri nagusiak: goi tentsioko linea elektrikoa, 13,2 kVkoa, Murietako transformazio zentroaren eta “Murieta-Murieta” Zirkuituaren 401 zenbakiko euskarriaren artean.
d) Aurrekontua: 50.047,81 euro.
Onura publikoaren deklarazioak berekin du ondasunak okupatu beharra edo ukitutako eskubideak eskuratu beharra, eta presako okupaziora behartuko du, ondorioak izan ditzan Desjabetzeari buruzko Legearen 52. artikuluak. Enpresa eskatzailea onuradun bihurtuko da desjabetze espedientean, Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legearen 2.2 artikuluan ezarritakoari jarraituz.
Espedientea jendaurrean egonen da Energiaren, Meatzaritzaren eta Industria Segurtasunaren Zerbitzuan, interesdunek azter dezaten eta, bidezko bada, egoki iruditzen zaizkien alegazioak, aholkuak eta ohartarazpenak idatziz egin ditzaten 20 egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.
Iruñean, 2018ko azaroaren 9an.–Energiaren, Meatzaritzaren eta Industria Segurtasunaren Zerbitzuko zuzendaria, Roberto Yoldi Echarren.
GOI TENTSIOKO LINEA ELEKTRIKOA, 13,2 KV-KOA, MURIETAKO TZ-REN ETA “MURIETA-MURIETA” ZIRKUITUAREN 401 ZENBAKIKO EUSKARRIAREN ARTEAN, MURIETAKO UDAL MUGARTEAN (NAFARROA) Ukitutako ondasunen eta eskubideen zerrenda |
TITULARRA/K | UKIPENAK | KATASTROKO DATUAK | OHARRAK (Zuhaitzak eta abar) |
Jard. | Kanaliz. luze. | Kanaliz. azal. | Euskarriak | Pol. | Lurz. | Lur mota |
m. | m² | Unit. | m² | Zk. |
UM: Murieta |
Luis Manuel Lana Acha Lokiz kalea 10 31280 Murieta (Nafarroa) | AL | - | - | 1 | 13,47 PerimetroEsp | 105 Dag. | 1 | 345 | Lehorreko alorra | 105 zenbakiko euskarria eta lehengo aire zortasuna. Perimetroko espaloia handiagotzea |
Murietako Udalaren herri-lurrak San Ramón kalea 16 31280 Murieta (Nafarroa) | AL | - | - | 1 | 13,66 | 401 | 1 | 348 | Oihana-larreak | Aireko zortasuna, aurrez dagoena |
LL | 4,5 | 0,24 | 1,08 | - |
Laburdurak: Jard.: Jarduera. AL: aireko linea. LL: lurpeko linea. Luz.: luzera. Kanaliz.: kanalizazioa. Azal.: azalera. Okup.: okupazioa. Pol.: poligonoa. Lurz.: lurzatia. PerimetroEsp: perimetroko espaloia. Dag.: dagoena. |
Iragarkiaren kodea: F1813716