225. ALDIZKARIA - 2018ko azaroaren 21a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

SAN FRANCISCO JAVIER ZAHAR ETXEAREN MANKOMUNITATEA

Aldaketa tarifa eta tasetan, 2019ko ekitaldirako.
Behin betiko onespena

San Francisco Javier Zahar Etxearen Mankomunitateak, 2018ko uztailaren 25ean egin bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea aldaketa tarifa eta tasetan, 2019ko ekitaldirako (2018ko 160. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratua, abuztuaren 20an).

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatutakoari jarraikiz, maiatzaren 31ko 15/2002 Foru Legeak aldatu baitzuen, eta jendaurreko epean alegaziorik aurkeztu ez denez, aldaketa behin betiko onesten da eta haren testua osorik argitaratzen, behar diren ondorioak izan ditzan.

Bere kabuz baliatzen direnentzako plaza, batentzako logelan

947,00 euro/hilabetea

Bere kabuz baliatzen direnentzako plaza, logela partekatuan

827,00 euro/hilabetea

Mendekotasun arina dutenentzako plaza

1.258,00 euro/hilabetea

Mendekotasun larria dutenentzako plaza

1.784,00 euro/hilabetea

Eguneko egonaldi osoa, jarraian, bere kabuz baliatzen direnentzat

620,00 euro/hilabetea

Eguneko egonaldi osoa, jarraian, mendekotasun arina dutenentzat

944,00 euro/hilabetea

Eguneko egonaldi osoa, jarraian, mendekotasun larria dutenentzat

1.338,00 euro/hilabetea

Eguneko egonaldi erdia, jarraian, bere kabuz baliatzen direnentzat

310,00 euro/hilabetea

Eguneko egonaldi erdia, jarraian, mendekotasun arina dutenentzat

471,00 euro/hilabetea

Eguneko egonaldi erdia, jarraian, mendekotasun larria dutenentzat

669,00 euro/hilabetea

Zerbitzu soltea edo aldi baterakoa, bere kabuz baliatzen direnentzat

46,00 euro/eguna

Zerbitzu soltea edo aldi baterakoa, mendekotasun arina edo larria dutenentzat

79,00 euro/eguna

Familiakoentzako plaza: bikote ezkonduetan, kide bat bere kabuz baliatzen bada eta besteak laguntza behar badu, lehenbizikoaren kuota %25 murriztuko da.

Fustiñanan, 2018ko urriaren 7an.–Mankomunitateko burua, Rebeca Balbuena Vitas.

Iragarkiaren kodea: L1813435