225. ALDIZKARIA - 2018ko azaroaren 21a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

120/2018 EBAZPENA, azaroaren 13koa, Industriaren, Energiaren eta Berrikuntzaren zuzendari nagusiak emana, Energia Jasangarriaren gaineko I. Diseinu Lehiaketaren oinarrietan atzemandako akatsa zuzentzen duena. Ebazpen hori onetsia eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean 2018ko azaroaren 21ean argitaratzekoa zen.

Industriaren, Energiaren eta Berrikuntzaren zuzendari nagusiak urriaren 31n emandako 118/2018 Ebazpenaren bidez, Energia Jasangarriaren gaineko I. Diseinu Lehiaketaren oinarriak onetsi ziren. Ebazpen hori onetsia eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean 2018ko azaroaren 21ean argitaratzekoa zen.

Onetsi eta gero, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu baino lehen, ikusi da, 2.1 oinarrian dagoen akats bat dela-eta, ez direla sartu parte-hartzaile bezala Oinarrizko Lanbide Heziketako ikasleak.

Horregatik, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 109.2 artikuluarekin bat eginda, bidezkoa da akatsa zuzentzea deialdia eta haren oinarri arautzaileak argitaratu baino lehenago.

Adierazitakoarekin bat, eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 22. artikuluak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Urriaren 31ko 118/2018 Ebazpenak onetsi zuen deialdiaren 2.1 oinarri arautzailean atzeman den akatsa zuzentzea, hau baita idazketa zuzena:

“Nafarroako ikasle hauek parte hartzen ahalko dute, 2018-2019 ikasturtean, «Pintatu zure energia garbia» Energia Jasangarriaren gaineko Diseinu lehiaketan: bigarren hezkuntzako (DBH) 3. eta 4. ikasmailetakoak, erdi mailako heziketa prestakuntza ziklo guztietakoak, Oinarrizko Lanbide Heziketakoak eta Batxilergoko 1. eta 2. Ikasmailetakoak.

2. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialera helaraztea, aipau akatsa zuzen dezaten.

Iruñean, 2018ko azaroaren 13an.–Industriaren, Energiaren eta Berrikuntzaren zuzendari nagusia, Yolanda Blanco Rodríguez.

Iragarkiaren kodea: F1813822