224. ALDIZKARIA - 2018ko azaroaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

EGUESIBAR

Hiri-jarduketarako plan berezia Olazko 14. poligonoko 76. lurzatian. Hasierako onespena

Honako honen bidez aditzera ematen da ezen Eguesibarko Gobernu Batzarrak, 2018ko urriaren 29an egin bilkura arruntean, erabaki zuela hasiera batean onestea Olazko 14. poligonoko 76. lurzatiari eragiten dion Hiri-jarduketarako plan berezia, Rypples Media SLk sustatua.

Interesdun guztiek espedientea azter dezakete eta, nahi izanez gero, egokiak iruditzen zaizkien alegazioak aurkeztu, horretarako hilabeteko epea izanen baitute, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik aitzina.

Sarrigurenen, 2018ko urriaren 31n.–Alkatea, Alfonso Etxeberria Goñi.

Iragarkiaren kodea: L1813371