224. ALDIZKARIA - 2018ko azaroaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

GARES

Alkatetzaren eskuordetzea

Udal honetako alkateak 1624 zenbakiko Ebazpena eman zuen 2018ko urriaren 29an. Hona hemen haren testu osoa:

Alkatea kanpoan izanen denez 2018ko urriaren 29tik azaroaren 4ra, biak barne.

Toki Entitateen Antolamenduaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamenduaren 47. eta 48. artikuluetan ezarritakoarekin bat,

EBATZI DU:

1. Garesko lehen alkateorde Daniel Arana Belloso izendatzea alkatearen ordezko, 2018ko urriaren 29tik azaroaren 4ra, biak barne.

2. Ebazpen hau interesdunari jakinaraztea eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

3. Ebazpen honek 2018ko urriaren 29tik aitzina izanen ditu ondorioak.

Aditzera ematen da, jakin dadin eta ondorioak izan ditzan. Halaber, ohartarazten da ebazpen horren kontra errekurtso hauetako bat aurkez daitekeela, hautara:

a) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioko organo eskudunari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.

b) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazten denetik hasita.

c) Berraztertzeko errekurtsoa, administrazio egintza hau eman duen organo berari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazten denetik hasita.

Garesen, 2018ko urriaren 29an.–Alkatea, Oihan Mendo Goñi.

Iragarkiaren kodea: L1813389