224. ALDIZKARIA - 2018ko azaroaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

PETILLA ARAGOI

1/2018 aurrekontu-aldaketa. Hasierako onespena

Petilla Aragoiko Udalak, 2018ko urriaren 26an egin bilkura berezian, kontu-hartzailearen txostena ikusirik, hasiera batean onetsi zuen 2018ko behin betiko aurrekontuan 1. aldaketa egiteko espedientea.

Espedientea Udal Idazkaritzan egonen da ikusgai 15 egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagun edo interesdunek aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatutakoari jarraituz.

Jendaurreko epea inork erreklamaziorik egin gabe iragaten bada, aldaketa behin betiko onetsitzat joko da.

Petilla Aragoin, 2018ko urriaren 29an.–Alkatea, Florentino Aguas Arilla.

Iragarkiaren kodea: L1813391