224. ALDIZKARIA - 2018ko azaroaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MENDABIA

Aldaketa 2018ko plantilla organikoan. Hasierako onespena

Mendabiako Udalak, 2018ko urriaren 25ean egin osoko bilkura arruntean, aho batez erabaki zuen hasiera batean onestea aldaketa 2018rako indarrean den plantilla organikoan.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluak 236.ari buruz xedatuari jarraikiz, onetsitako plantilla Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek edo interesdunek espedientea aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.

Erreklamaziorik aurkezten ez bada, jendaurreko epea iraganda behin betiko onetsitzat joko da, eta haren testu osoa argitara emanen, Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Mendabian, 2018ko urriaren 31n.–Alkate udalburua, María Josefa Verano Elvira.

Iragarkiaren kodea: L1813299