224. ALDIZKARIA - 2018ko azaroaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IBARGOITI

2018ko 5. eta 6. aurrekontu-aldaketak. Behin betiko onespena

Aurrekontuan aldaketak hasiera batean onesten dituen erabakia 2018ko 187. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, irailaren 26an. Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, aurrekontuko aldaketa horiek behin betiko onetsi eta argitara ematen dira, behar diren ondorioak izan ditzaten; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz.

AURREKONTUKO 5/2018 ALDAKETA

Kreditu berezia

GASTUEN goititzea:

6. Kapitulua.–3.4121.69200 partida: “Hobekuntzak Izkoko abeltzaintzako azpiegituretan” 17.500,00 euro.

FINANTZAKETA:

7. kapitulua.–3.7508002: “Diru-laguntza Izkoko abeltzaintzako azpiegituretako hobekuntzetarako”, 8.650,00 euro.

Diruzaintzako gerakina:

8. kapitulua.–0.87000 partida: “Diruzaintzako gerakina gastu orokorretarako”, 8.850,00 euro.

AURREKONTUKO 6/2018 ALDAKETA

Kreditu berezia

GASTUEN goititzea:

4. Kapitulua.–1.1722.4680001 partida: “Eskualdaketa, Abintzaoko Kontzejua, pasabide kanadarrak eta ateak” 15.000 euro.

FINANTZAKETA:

8. kapitulua.–Diruzaintzako gerakina gastu orokorretarako (Abintzao): 15.000,00 euro.

Idotzinen, 2018ko urriaren 31n.–Alkatea, José Javier Eslava Armendáriz.

Iragarkiaren kodea: L1813301