3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA
EBROKO KONFEDERAZIO HIDROGRAFIKOA
Iragarki-oharra. Erreferentzia: 2018-S-216
Juan Emilio Irigaray Resanok honako datu eta ezaugarri hauek dituen baimena eskatu du:
Ezaugarriak:
Eskatzailea: Juan Emilio Irigaray Resano.
Xedea: lanabesak eta makineria gordetzeko nabe bateko hondakin urak isurtzeko baimena.
Unitate hidrogeologikoa: Ebroko alubioi lurrak: Lodosa-Tutera.
Isurketa eginen den udal-mugartea: Azkoien (Nafarroa).
Komunetako hondakin urek 261 m³-ko gehieneko bolumena dute urtean: iragazki biologikoa duen hobi septikoan tratatzen dira. Garbiketen urak, berriz, hidrokarburoen 1 klaseko bereizgailuaren bidez tratatzen dira.
Aditzera ematen da orok jakin dezan eta eskaera honek kalte egiten diela uste dutenek beren erreklamazioak Ebroko Konfederazio Hidrografikoari idatziz aurkezteko aukera izan dezaten, hogeita hamar egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita. Eta, horretarako, espedientea ikusgai egonen da Ebroko Konfederazio Hidrografikoan (Sagasta pasealekua, 26-28, Zaragoza). Eta espedientearen fotokopiak eta dokumentazio teknikoa Iruñeko bulegoan egonen dira ikusgai (Serafín Olave, 7), bulego orduetan.
Zaragozan, 2018ko urriaren 8an.–Ur komisarioa, eskuordez, komisario albokoa, Javier San Román Saldaña.
Iragarkiaren kodea: E1813119