3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA
ESTATUKO ADMINISTRAZIO OROKORRA
Jendaurrean jartzea aldez aurreko baimen administratiboaren eta eraikitzeko baimenaren eskaera, La Serna izeneko azpiestazioan bi posizio berritarako
Aldez aurreko baimen administratiboa eta eraikitzeko baimena eskatu dituzte Nafarroako Foru Komunitateko Tuterako udal-mugartean La Serna izeneko azpiestazio elektrikoan bi posizio berri egiteko. Eskaera hori jendaurrean jartzen da, Sektore Elektrikoari buruzko azaroaren 27ko 24/2013 Legean eta Energia elektrikoa garraiatu, banatu eta merkaturatzeko jarduerak eta instalazio elektrikoak baimentzeko prozedurak arautzen dituen abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretuaren 125. eta 144. artikuluetan ezarritakoaren ondorioetarako.
Eskatzailea: Red Eléctrica de España SAU. Helbidea: La Moraleja, Alcobendas, 28109 Madril.
Eskaeraren xedea: aldez aurreko baimen administratiboaren eta eraikitzeko baimenaren eskaera, La Serna izeneko azpiestazio elektrikoan bi posizio berri egiteko. Ezaugarri hauek dituzte: bi posizio berri 5. kalean (bi etengailu), araubide bereziko ebakuaziorako (EVRE). Instalazioa Tuterako udal-mugartean dago, Nafarroako probintzian, Nafarroako Foru Komunitatean.
Organo eskuduna: proiektuaren aldez aurreko baimen administratiboaz ebazteko eskumena duen organo substantiboa Trantsizio Ekologikorako Ministerioko Politika Energetikoaren eta Meategien Zuzendaritza Nagusia da.
Tramitazio organoa: Gobernuaren Nafarroako Ordezkaritzako Industria eta Energia Arlo Funtzionala. Alegazioak Gobernuaren Nafarroako Ordezkaritzako arlo horri zuzenduko zaizkio, helbide honetan: Merindadeen plaza, zk.g., 31071 Iruña.
Kokalekua: proiektuko instalazioa Nafarroan dago, Tuterako udal-mugartean.
Instalazioaren ezaugarriak hauek dira: bi posizio berri 5. kalean (bi etengailu), araubide bereziko ebakuaziorako (EVRE), Nafarroan.
Trantsizio Ekologikorako Ministerioko Politika Energetikoaren eta Meategien Zuzendaritza Nagusiari dagokio aldez aurreko baimen administratiboari eta eraikitzeko baimen administratiboari buruzko ebazpena ematea, eta Gobernuak Nafarroan duen Ordezkaritzako Industria eta Energia arloari, berriz, ebazpen horien eskaerari buruzko administrazio espedientea tramitatzea.
Hala ematen da aditzera, interesdunek proiektua azter dezaten Gobernuaren Nafarroako Ordezkaritzako Industria eta Energia Arlo Funtzionalaren bulegoetan (Merindadeen plaza, zk.g., 37071 Iruña), eta egokitzat jotzen dituzten alegazioak aurkez ditzaten idatziz administrazio horretako erregistro orokorrean, hogei eguneko epean, iragarki hau argitaratu eta biharamunetik hasita.
Iruñean, 2018ko urriaren 30ean.–Gobernuaren Nafarroako Ordezkaritzako Industria eta Energia Arloko zuzendaria, Ángel Hernández González.
Iragarkiaren kodea: E1813458