2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ORKOIEN
Eraikingintza-ordenantzaren 20.1 artikulua (Lurzatietako itxituren gaineko araua) aldatzea. Behin betiko onespena
Orkoiengo Udalak, 2018ko uztailaren 19an egindako osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Eraikingintza-ordenantzaren 20.1 artikulua (Lurzatietako itxituren gaineko araua) aldatzea. Jendaurrean jarri zen, 2018ko 156. Nafarroako Aldizkari Ofizialean (abuztuaren 13an) argitaratutako iragarkiaren bidez, eta jendaurreko epea iragan da inork alegaziorik aurkeztu gabe; horrenbestez, aldaketa behin betiko onetsirik gelditu da, eta testu osoa ematen da argitara, orok jakin dezan, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen Testu Bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuan ezarritakoa bete beharrez.
Orkoienen, 2018ko urriaren 30ean.–Alkatea, Carlos Arroniz Loyola.
ERANSKINA
Eraikingintza-ordenantzaren aldaketa (PDFa).
Iragarkiaren kodea: L1813219