222. ALDIZKARIA - 2018ko azaroaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

UHARTE

Xehetasun-azterketa, 1. poligonoko 399. lurzatian. Behin betiko onespena

Uharteko Udalak, 2018ko ekainaren 29an egin osoko bilkuran, erabaki zuen behin betiko onestea Hiri-jarduketarako plan berezia 1. poligonoko 399. lurzatian, Loiola Huarte SLk sustatua. Gero eranskin bat gehitu zen, herritarren parte-hartze prozesuari buruzkoa, zeina behin betiko onetsi baitzen Uharteko Udalak 2018ko urriaren 5ean egin osoko bilkuran (112/2018-2018PEAU0001 espedientea).

Argitara ematen da, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko 35/2002 Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 79.1 artikuluan xedatuarekin bat.

Uharten, 2018ko azaroaren 8an.–Alkatea, Alfredo Javier Arruiz Sotes.

ERANSKINA

Xehetasun-azterketa 1. poligonoko 399. lurzatian (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L1813731