2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
UHARTE
Xehetasun-azterketa 1. poligonoko 1125. eta 1307. lurzatietan. Behin betiko onespena
Uharteko Udalak, 2018ko abuztuaren 29an egin bilkuran, behin betiko onetsi zuen 1. poligonoko 1125. eta 1307. katastroko lurzatien xehetasun-azterketa, Viguetas Navarras SL merkataritzako enpresak sustatua (ESTDETALLE/2018/3 eta 330/2018 espedienteak).
Argitara ematen da, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko 35/2002 Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 79.1 artikuluan xedatuarekin bat.
Uharten, 2018ko urriaren 26an.–Alkatea, Alfredo Javier Arruiz Sotes.
ERANSKINA
Xehetasun-azterketa (PDFa).
Iragarkiaren kodea: L1813131