222. ALDIZKARIA - 2018ko azaroaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LIZARRA

Barne Eraberritze eta Babeserako Plan Bereziaren hirigintzako fitxan aldaketa egitea, Santiago plaza 36ko eraikinari dagokionez. Behin betiko onespena

Lizarrako Udalak, 2018ko urriaren 31n egin bilkuran, erabaki zuen behin betiko onestea BEBPBren fitxan, Santiago plaza 36ko eraikinari dagokionez (151. etxe-saileko 720. lurzatia), beheko solairuaren sakonera eraikigarria erregularizatzeko, Jesús M.ª Nieva López de Arayak sustaturik.

Argitara ematen da, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 79.1 artikuluan xedatuarekin bat.

Lizarran, 2018ko azaroaren 12an.–Alkatea, Koldo Leoz Garciandía.

ERANSKINA

Barne Eraberritze eta Babeserako Plan Bereziaren hirigintzako fitxan aldaketa egitea, Santiago plaza 36ko eraikinari dagokionez (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L1813795