2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
BETELU
2019. urteko karga-tasak
Beteluko Udalak, 2018ko azaroaren 6an egin bilkuran, besteak beste, ondoko erabakia onetsi zuen, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legean ezarritakoari jarraikiz. Hona hemen testua osorik:
1. 2019. urteko karga-tasak.
1.1. Lur-ondasunen gaineko kontribuzioa: karga-tasa: %0,391.
1.2. Eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zerga: karga-tasa: %3,5.
1.3. Jarduera ekonomikoen gaineko zerga: udalaren gutxieneko indizea:
- Hiriguneko jarduerak: udalaren gutxieneko indizea; 1,26.
- Hirigunetik kanpoko jarduerak: udalaren gutxieneko indizea; 1,20.
1.4. Hirilurren balio-gehikuntzaren gaineko zerga: %3ko indize bakarra, denbora tarte guztietarako. Karga-tasa bakarra finkatu da, %18koa.
1.5. Haurtzaindegi zerbitzuko tasa, haur bakoitzeko hilabetean. (Aplikatuko dira Nafarroako Gobernuak haur hezkuntzako ikastetxeetarako onetsitako tarifak).
2. Akordio hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udaletxeko iragarki oholean argitaratuko da, auzokideek eta bidezko interesdunek 30 eguneko epean espedientea aztertzeko aukera izan dezaten. Aipaturiko epea iraganik eta erreklamaziorik ez balego, aipaturiko karga-tasak behin betikoz onartu direla ulertuko da.
Betelun, 2018ko azaroaren 7an.–Alkatea, Miguel Javier Recalde Goldaraz.
Iragarkiaren kodea: L1813585