2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
BAZTAN
Udal Planeko Araudi Partikularreko Aldaketa Puntual Xehatua. Hasierako onespena
Baztango Udalak, 2018ko urriaren 25ean egin ohiko osoko bilkuran, 2. akordioan erabaki zuen hasiera batez onestea gorpuak errausteko jarduerak ezartzeko zonaldeak mugatzeko Baztango Udal Planeko Araudi Partikularreko Aldaketa Puntual Xehatuaren espedientea, Baztango Udalak sustatua.
Aipatu espedientea jendaurrean egonen da, hilabetez, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik aitzina, epe horretan interesdunek Udal Bulegoetan aztertu eta bidezko alegazioak aurkez ditzaten. Aditzera ematen da, orok jakin dezan eta ondorioak izan ditzan.
Baztanen, 2018ko urriaren 25ean.–Alkatea, Joseba Otondo Bikondoa.
Iragarkiaren kodea: L1813590