222. ALDIZKARIA - 2018ko azaroaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BAZTAN

Hiri-jarduketarako Plan Berezia, Elizondoko 16. poligonoko 513. eta 774. lurzatietan. Hasierako onespena

Baztango Udalak 2018ko urriaren 25ean egin ohiko osoko bilkuran, 4. akordioan erabaki zuen hasiera batez onestea Elizondoko 16. poligonoko 513. eta 774. lurzatien Hiri-jarduketarako Plan Berezia, Trinquete Antxitonea SLk sustatua.

Aipatu espedientea jendaurrean egonen da, hilabetez, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik aitzina, epe horretan interesdunek Udal Bulegoetan aztertu eta bidezko alegazioak aurkez ditzaten. Aditzera ematen da, orok jakin dezan eta ondorioak izan ditzan.

Baztanen, 2018ko urriaren 25ean.–Alkatea, Joseba Otondo Bikondoa.

Iragarkiaren kodea: L1813589