222. ALDIZKARIA - 2018ko azaroaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BARBARIN

1/2018 aurrekontu-aldaketa. Hasierako onespena

Barbaringo Udalak, 2018ko urriaren 29an egin bilkuran, hasiera batean onetsi zuen 1/2018 aldaketa aurrekontuan.

Espedientea Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagun edo interesdunek aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraituz.

Barbarinen, 2018ko azaroaren 6an.–Alkatea, María Carmen Iturri Villanueva.

Iragarkiaren kodea: L1813502