222. ALDIZKARIA - 2018ko azaroaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARTIEDA

2/2018 aurrekontu-aldaketa. Hasierako onespena

Artiedako Kontzejuak 2018ko azaroaren 11n egin osoko bilkura berezian, hasiera batez onetsi zuen 2/2018 aurrekontu-aldaketa, Kontzejuaren 2018ko aurrekontuan.

Espedientea Kontzejuaren iragarki-taulan egongo da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagun edo interesdunek aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz.

Artiedan, 2018ko azaroaren 12an.–Artiedako Kontzejuko Kudeaketa Batzordeko burua, José Luis Eslava Iriarte.

Iragarkiaren kodea: L1813722