222. ALDIZKARIA - 2018ko azaroaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARANO

1/2018 aurrekontu-aldaketa. Hasierako onespena

Aranoko Udalak, 2018ko urriaren 25ean egindako osoko bilkuran, idazkari-kontu hartzailearen txostena ikusirik, 2018ko aurrekontuaren 1. aldaketari, kreditu-gehigarria sortzeko, hasierako onespena eman dio aho batez.

Aipatutako aurrekontuaren aldaketak jendaurrean jarriko dira hamabost egun baliodunetarako, iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, herritarrek eta interesdunek espedientea aztertu eta egoki juzgatzen dituzten alegazioak aurkez ditzaten.

Erreklamaziorik egin ezean, aurrekontuaren aldaketa behin betikoz onetsitzat joko da, jendaurreko epea bukatutakoan.

Aditzera ematen da honako artikuluetan xedatutakoa betez: Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 214. artikulua.

Aranon, 2018ko urriaren 25ean.–Alkatea, Ainhoa Ansa Zugarramurdi.

Iragarkiaren kodea: L1813383