1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.7. BESTELAKOAK
JENDAURREKO INFORMAZIOA. Ingurumen baimen integratua emateko eta ingurumen eraginaren ebaluazio arrunta egiteko prozeduraren aurretiazko fasea. Sustatzailea Manufacturas del Aluminio Pamplona Sector Automoción da.
Ingurumen ebaluazioari buruzko abenduaren 9ko 21/2013 Legearen 36. artikuluan xedatutakoarekin bat, aditzera ematen da dokumentazioa jendaurrean egonen dela hogeita hamar egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuaren bulegoetan (Gonzalez Tablas kalea 9, beheko solairua, Iruña), jendea hartzeko orduetan (08:30etik 14:30era), eta beherago adierazten den Interneteko helbidean, edozein pertsona fisikok edo juridikok azter dezan eta, nahi izanez gero, alegazioak aurkez ditzan aipatu hogeita hamar egun balioduneko epean.
Espedientearen kodea | 0001-0225-2018-000019 |
Instalazioa | ALUMINIOAREN ALEAZIOKO HAGUNEN FABRIKAZIOA |
Sailkapena | Martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legea | 2B / 2 |
Abenduaren 16ko 1/2016 L.E.D. | 2.5.b) |
Azaroaren 24ko 2010/75/EB Zuzentaraua | 2.5.b) |
Abenduaren 9ko 21/2013 Legea | I. eranskina / 1. taldea |
Titularra | Manufacturas del Aluminio Pamplona Sector Automoción |
Kokapena | Etxauri 11 - 1. poligonoa, 1486. lurzatia |
Koordenatuak | UTM-ETRS89, 30N ordu-eremua, X: 606.900,000 eta Y: 4.741.661,000 |
Udalerria | ORKOIEN |
Proiektua | Hagunak pintatzeko lerro berria |
Baimena emateko eskuduna den organoa | Ingurumeneko eta Lurraldearen Antolamenduko Zuzendaritza Nagusia |
Informazioa eskatzeko organoa | BAIMENEN BULEGOA. autprema@navarra.es |
Alegazioak aurkezteko organoa | BAIMENEN BULEGOA. Alegazioak bide hauek erabiliz aurkezten ahalko dira: –Aurrez aurre: Nafarroako Gobernuaren erregistro bulegoak. –Telematikoki: Nafarroako Gobernuaren atarian dagoen Erregistro Orokor Elektronikoaren bidez (www.nafarroa.eus). –Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan ezarritako gainontzeko bideetako edozein erabiliz |
Jendaurrean jarritako dokumentazioa | –Ingurumen baimen integratuari buruzko proiektua. –Ingurumen eraginaren azterketa |
Interneteko helbidea dokumentazioa kontsultatzeko | http://www.navarra.es/home_es/Temas/Medio+Ambiente/Evaluacion+ambiental/Proyectos+en+informacion+publica.htm |
Iruñean, 2018ko urriaren 31n.–Ekonomia Zirkularraren eta Uraren Zerbitzuko zuzendaria, César Pérez Martín.
Iragarkiaren kodea: F1813238