222. ALDIZKARIA - 2018ko azaroaren 16a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

1014E/2018 FORU AGINDUA, azaroaren 2koa, Osasuneko kontseilariak emana, Javier Carrica Arrese jauna, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Nafarroako Ospitaleguneko Langileen eta Lan Harremanen Zerbitzuko burua, kargutik kentzen duena.

Osasuneko kontseilariaren 3E/2018 Foru Aginduak, urtarrilaren 8koak, Javier Carrica Arrese jauna Nafarroako Ospitaleguneko Langileen eta Lan Harremanen Zerbitzuko buru izendatu zuen.

2018Ko urriaren 26an Javier Carrica Arrese jauna Nafarroako Ospitaleguneko Langileen eta Lan Harremanen Zerbitzuko burutzatik kentzeko proposamena gauzatu zen, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak hala eskatuta. Harekin batera profesional hori kargutik kentzeko txosten justifikatzailea egin eta interesdunaren esku gelditu zen Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Profesionalen Zuzendaritzan.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren estatutuak onetsi zituen irailaren 3ko 171/2015 Foru Dekretuaren 20.1 artikuluak xedatzen du ezen Osasuneko kontseilariari dagokiola organo zentraletako zuzendariak, kudeatzaileak, zuzendariordeak, organo periferikoetako zuzendariak eta zerbitzuko buruak izendatzea eta kargutik kentzea, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak proposaturik.

Ikusirik Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak aurkeztu duen proposamena,

AGINDU DUT:

1. Javier Carrica Arrese jauna, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Nafarroako Ospitaleguneko Langileriaren eta Lan Harremanen Zerbitzuko burua, kargutik kentzea.

2. Foru agindu hau interesdunari jakinaraztea, eta igortzea Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiari, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileari, Profesionalen Zuzendaritzari, Ordainsari eta Prestazioen Zerbitzuari eta Langileen Antolamendu eta Araubidearen Atalari eta Nafarroako Ospitaleguneko Kudeatzailetzari, Profesionalen Zuzendaritzari eta Langileriaren eta Lan Harremanen Zerbitzuari.

Iruñean, 2018ko azaroaren 2an.–Osasuneko kontseilaria, Fernando Domínguez Cunchillos.

Iragarkiaren kodea: F1813342