222. ALDIZKARIA - 2018ko azaroaren 16a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. LURRALDEAREN ANTOLAMENDUA ETA HIRIGINTZA

810E/2018 EBAZPENA, urriaren 22koa, Ingurumeneko eta Lurraldearen Antolamenduko zuzendari nagusiak emana, Erripagañako Udalez gaindiko Plan Sektorialaren D-4 unitate morfologikoaren xehetasun azterlana behin betiko onesten duena, Uharteko udal-mugartean. Sustatzailea Desarrollos Residenciales Vereda del Arga SL da.

Ingurumeneko eta Lurraldearen Antolamenduko zuzendari nagusiak abuztuaren 7an emandako 634E/2018 Ebazpenaren bidez, hasiera batez onetsi zen Erripagañako Udalez gaindiko Plan Sektorialaren D-4 unitate morfologikoaren xehetasun azterlana, Uharteko udal-mugartean, Desarrollos Residenciales Vereda del Arga SL enpresak sustatuta.

Ebazpen hori 2018ko 173. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, irailaren 6koan, eta egunkarietan 2018ko abuztuaren 16an, eta hogei eguneko epea ireki zen jendaurrean egoteko eta alegazioak egiteko. Ezarritako epean, ez da haren aurkako alegaziorik aurkeztu.

Dokumentuak ez du aldaketarik izan hasiera batean onetsi zenetik. Hirigintza-antolamendu xehatuko determinazioak baizik ez ditu jasotzen, xehetasun azterlan baten xede eta eskumen direnak. Bat dator Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bateginaren xedapenekin, baita Erripagañako Udalez gaindiko Plan Sektorialean biltzen diren determinazioekin ere.

Xehetasun azterketa tramitatu eta onestea Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuari dagokio, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bateginaren 43.1.d) artikuluarekin bat (uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren bidez onetsi zen testu bategina).

Horrenbestez, Lurralde eta Paisaia Zerbitzuak urriaren 11n emandako txostena ikusita, eta Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuaren egitura organikoa ezarri zuen irailaren 21eko 78/2016 Foru Dekretuaren bidez eskuratu ditudan ahalmenak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Behin betiko onestea Erripagañako Udalez gaindiko Plan Sektorialaren D-4 unitate morfologikoaren xehetasun azterlana, Uharteko udal-mugartean. Sustatzailea Desarrollos Residenciales Vereda del Arga SL da.

2. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea ebazpen hau eta onetsitako agiria, eta jakinaraztea Udalez gaindiko Plan Sektorialaren esparruak ukitzen dituen lau udalei, aipatu planaren Konpentsazio Batzordeari, Iruñerriko Mankomunitateari eta espedientearen sustatzaileari, behar diren ondorioak izan ditzan.

3. Adieraztea ebazpen honek administrazio bidea amaitzen duela, eta bere aurka administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzen ahal dela, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiaren Administrazioarekiko Auzien Salaren aurrean, bi hilabeteko epean ebazpena argitaratu eta biharamunetik hasita, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 10. eta 46. artikuluetan xedatutakoarekin bat, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 112.3 artikuluari dagokionez.

Dena dela, administrazio publikoek aurretiazko errekerimendua egiten ahalko dute, Nafarroako Gobernuari zuzendua, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epean.

Iruñean, 2018ko urriaren 22an.–Ingurumeneko eta Lurraldearen Antolamenduko zuzendari nagusia, Eva García Balaguer.

ERANSKINA

Erripagañako Udalez gaindiko Plan Sektoriala (PDFa).

Iragarkiaren kodea: F1812675